argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
INDAR POLITIKOA
Joxemari Ostolaza 2000ko irailaren 10
Pello Gonzalez Gipuzkoako Urretxuko auzapezak, aspalditik gaitzak jota eri ezindua dagoen Udalbiltzan daukan ardura uztea erabaki du. Bizibidea emateko kapaz ez eta ondorioz hiltzear dagoenarentzat errezeta polita. Eta Pellok aitortu du : indar politikoaren faltan uztea nahiago. Ez dela Udalbiltzak beharko lukeen kemenaren jabe alegia. Eta komunikabideei eman die horren berri udalbiltzakideei eman aurrez. Agian aski du horrekin, kideei soilki adieraziz ez bailuke irudi ederragorik lortuko eta jakina da politikoen ondasun preziatuena ez dela izanarena, izenarena baizik. Izan ere pribatuki arduragabekeriatzat jo litekena, publikoki sekulako balentriatzat kontsideratua izan bailiteke, informazio pribatuaren jabe ez garenoi tamainako ziriak sartu bailitzaizkigukete, koldarkeri hutsa urentasuntzat pasaraziz. Udalbiltzaratu zutenek ere argitu beharko ligukete nolatan hautatu zuten gure Pello arduraduntzat, bera horretarako ni Kontxan arraunean egiteko bezain makala izanki. Eta ni arraunean egitera inork ez dit hotsegin. Hori konpetizio argia baita