argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
ISTRIPU NUKLEARRAK
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Itsaspeko nuklear errusiar batek Barents itsasoan izandako ezbeharrak istripu nuklearren gaia mahaigaineratu du. Horien gainean sekretismo eta isiltasun ofiziala dago beti. Itsaspeko istripuaren ondorio ofiziala 130 hildako izan dira, tripulazio osoa. Baina eman al digute istripu horren ondorio guztien berri, zuzenki istripu nuklear batekin lotuak daudenak, hala nola ekologikoak? Ezezko erantzunaren susmoa dugu. Marinelen heriotzez gain, baliteke jakitera eman ez diren baina gizaki edota itsas faunarentzat konponezinak diren ondorioak egotea. Euskal Herria ez dago arriskutik kanpo. Duela 30 urte, itsaspeko nuklear errusiarrek jasandako lehen istripu larria jazo zen Bizkaiko Golkoan. Istripu hark, orain jakin denez, milaka pertsonaren heriotza eragin ahal izan zuen eta baita milaka pertsonaren erradiazioa ere. Isiltasun ofizialak istripu hura estali zuen. Dirudienez, itsaspekoa ez dute Bizkaiko Golkotik erreskatatu eta korrosio egoeran dago. Ziur al gaude ez dituela ondorio kaltegarriak eragingo? Autoritateek gardentasuez argitu beharko lukete egoera