Hobetuz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langileen etengabeko prestakuntza bideratzeko sortutako fundazioa da. ELAk, LABek, CCOOk, UGTk, patronalak eta Eusko Jaurlaritzak koordinatzen dute.Bere finantziazioa orain arte euskal fundazio horrekin negoziatzen zen zuzenean. Orain, ordea, badirudi Madrilek Hobetuzen finantziazioa Forcemen bitartez negoziatu nahi duela, Espainiako Gobernuak, espainiar patronalak eta CCOO eta UGT espainiar sindikatuek kontrolatua den erakundearen bitartez. Berriro Madrileko Gobernua euskal eragileei xantaia egiten saiatu da; horretarako, bere legalitatea bortxatuz, zeinak Hobetuz gizarte eragile espainiarren kontrolik pasa gabe zuzenean finantziatzera behartzen duen. Berriro Madrileko Gobernua Jaurlaritzari burua makurrarazten saiatu da. Berriro frogatu da Autonomi Estatutua ez dela baliagarria euskal langileentzat. Berriro frogatu da Euskal Herriak subiranotasuna izan ezean, Iturgaitz, Mayor Oreja, Aznar eta halakoen menpean egongo garela. Bizkitartean, Jaurlaritzak egoera horri aurre egin beharko lioke eta erakunde gatazka mahaigaineratu