Zelatan bizi zela. Ez zegoela hila. Lokartze itxuratan zebilen larrutan jo eta su. Hazunerreza, joaldiko umetu. Karga-karga egin. Eta kumeak berriz erditu, ziento milaka hazaldi bakoitzeko bizi espektakuloan gehiengoa osatu arte. Frantzian bezala petenistak, Espainian frankistak. Umeek euren aitak bakarjokoan arituak izan bailiren -ofizialki masturbazioa arbuiagarritzat jotzen zuten- aurkeztu eta ukatuz, haien heriotzaz moeta gisakoak desagertuak izan balira bezala jokatu du habilki mamuak, Franco eta Petain bere azken umaldiko mamukume bakartzat salatuz. Politika espektakuloaren emaitza. Jada, mamuak ez ditu bere kumeak militarrez beztitu behar. Jada mamuak ez ditu bere kumeak militar kurrikulumaz edertu behar. Egun, demokrata mozorroaren azpian ezkutatzea aski du aginpideari eusteko. Bere politika kolonizatzaile zaharrari indar berria emango dion akademiarik ez du faltako, sasi intelektualen armada prest baitu beti ere gerrarako ogibide truk. Eta lehen bezalaxe orain Euskal Herria du etsai, betiko antzu utzi dezakena. Bera jakitun da. Gu aldiz, ez dirudi