argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
INMIGRAZIOA ETA HIPOKRISIA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
58 etorkin hil ziren hozkailu-kamioi batean Doverren aurreko astean, bere herrian aurkitu ezin zezaketen lanaren bila Ingalaterrara zihoazela. Gizakien kontrabandoaren biktima kate luze horren azken albistea zen, gosea edo gobernarien tiraniagatik beren herria utzi eta itsasoaren hondoan edo hobi komun batean bukatzen dutenen patua. Sistema krudel, basati eta bidegabe baten biktimak. Izan ere, sistema kapitalistari bost axola zaizkio gizakiak eta bere onurarako esplotatzen ditu. Eta atzerritartasun legea bezalako legediak egiten ditu, lanerako egokiera are zailagoa eta ia hilgarria egiten dietelarik. Jende batek paterak eta kamioiak erabiltzen ditu, beste aukerarik uzten ez diegulako. Eta hala egiten jarraituko dute, nahiz eta saialdian hil daitezkeela jakin. Herenegun dozenaka hil ziren pateratan, atzo 58 hozkailu-kamioi batean eta bihar beste hainbeste izango dira. Lotsagarria da halako egoerekin kezkatuta daudela dioten eta berriro ere "konponbide" polizialetara jotzen duten EBeko gobernarien hipokrisia. Horiek dira Sistemaren konponbideak