Lapurdiko Donibane Lohizuneko auzapeza. RPR berriatuaren ikurra. Madrilen ikusi dute eskuz esku Aznar eta Mayor Orejarekin. Batera. Eta Euskal Herriari dagokionez bat eginda. Garbi adierazi du: Euskal Departamendua, Frantziako eta Espainiako Euskal Herriek egunen batean bat egin zezaten abiapuntua da. Ekia baino argiago. Iparraldeko barnekaldeko herriska gutxituen asmoa eta xedea omen da delako Departamenduarena. Beren hizkuntza zaharkitua naturalki erdoilak jota hiltzear, Frantziak kostaldetik eskaini modernitatearen biziaren aukerari desesperatuki aurre egiten dion eskertxarreko ezjende batzuren oldartzea omen. Belaunaldi batek irentsiko duen minoria. Bravo pour la blonde. Liburuetako euskara ez ei da eskuara. Areago, liburuetako hori omen dute barnekaldekoek -ez dakiten arren- etsai. Euskara entzun eta kafarnaunesaz jotzeko adina ezjakina den baten aldetik, igarbide zuzena. Okerrena da, hurrengo hauteskundeetan bera ez bada bere klonikoren bat berriz irabazteko egoeran gaudela. Izan ere, ez badugu motzean asmatzen gureak egin baitezake