argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
IRUZUR ANONIMOAK
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Egiazko arduradunen nortasuna gordetzen duten iruzur fiskalen gaineko zenbait berri izan da azken boladan: Gipuzkoan 1.000 milioi pezeta (40 milioi libera) baino gehiagoko etxebizitza-iruzurra eta Bizkaian ehundaka milioi pezetako beste zenbait iruzur fiskal. Eta beste iruzur anonimo bat: Bilbon Ekuadorretik zetorren esku-lana legez kanpo barneratzen zuen sarearena. Egunean (baita jai egunetan ere) 10 orduz lan egiten zuten Ekuadorreko 16 langile atzeman zituzten Basauriko obra batean. Obra horietan zebiltzan enpresak egoitza Bilboko Buenos Aires kalean duten Covar SL eta Urivex dira. Poliziak enpresa bion administrariak eta ahaldunak atxilotu zituen. Ez zaigu, ordea, iruzurgile hauen benetako nortasuna ezagutzera eman. Aski da! Ohikoa da poliziaren aldetik jardunbide hori, are gehiago "in fraganti" atzeman dituztenean. Zergatik? Ez dute jokabide bera arrazoi politikoengatik (sarri frogarik gabe) atxilotzen dituztenekin. Behartsuekin jokatzen duten iruzurgile hauen izen-deiturak ezagutu behar ditugu. Sozialki baztertzeko