argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
ON EST LES MEILLEURS
Joxemari Ostolaza 2000ko ekainaren 04a
Oihukatzen zioten frantzesek elkarri Espainiako Futbol Mundialean bere selekzioak demifinala Fachadoliden jokatu aitzin. On assure esango zioten dohaike irabazi izan balute. Somos los mejores etengabe entzun omen da Pariseko karriketan espainolek kolonizatua bailitzan. Espainiako Futbol Ligako bi talde baitziren finala jokatzekoak, eta Espainia baitzen txapeldun edozein kasutan ere. Espainoltasunaren handia erakusteko paregabeko aukera. Non eta Parisen, txobinisten habian. Eta Paris, azken urtetan euskaldunentzat Palais de Justice eta han bertan jasandako egurra ogi denean, bi nazionalismo muturreko horien tartean gure burua kokatzea galdetzen zaigunean gorrotoa eta mespretxua besterik ez dit eragiten. Izan ere, gure burua Frantzian espainoltzat eta Espainian frantzestzat har dezaten mingarria bazaigu ere, gaitzerdi, zeren beraiengana bildu ez gaitzaten lortzea ez dugu gutxi. Y es que somos la hostia horretatik kanpo nire burua ikuste hutsarekin, besterik ezean, aski izan dezaket mementuz. Udalbiltzaren zain