Euskal familia oro karburanteen etengabeko igoera nozitzen ari da aurten. Gainera, nekazaritza, arrantza eta garraioa bezalako sektore produktiboentzat karburanteok nahitaezkoak dira lanerako. Oinarrizko likido honen prezio igoerak ezinbestean eragingo du beren produktu edo zerbitzuen prezioan. Espainiako Gobernuak arazoa saihestu eta behin eta berriz dio lehia zainduko duela, berau areagotzeko neurri liberalizatzaileak ezarriko dituela. Europako Batasunak irri egiten digu petrolio-enpresa desberdinen prezioak bat datozelarik "ikertu beharko" esaten duenean. Anartean, izugarrizko etekinak biltzen ari dira. Repsolek eta Cepsak aurtengo lehen sehilabetekoa 400.000 milioi pezeta inguruko (16.000 milioi libera) mozkinekin amaituko dute. Kapitalaren menpe dagoen Espainiako Gobernua da hauekin kolaboratzen ari dena. Petrolio-enpresen eta Gobernuaren jarduna eten nahi badugu, nekazari, arrantzale, garraiolari eta, oro har, kontsumitzaile guzti-guztiok erantzun bateratu eta berehalako bat eman beharko genuke