Rosa Aierbe
EHUko historia irakasleaHernanin jaio zen 1954an baina gaur egun Andoainen bizi da. EHUko Zuzenbideko Fakultateko irakasle titularra da eta bertan zuzenbidea eta instituzioen historia irakasten du. Doktoregoa, ordea, Erdi Aroko historiaz egin zuen. Gipuzkoako Batzar Nagusien eta diputazioen bilduma bat egiten ari da aspalditik eta dagoeneko hamabost liburu argitaratu ditu (50era iritsi nahiko luke). Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kide da.
Tomas Urzainki
AbokatuaIruñean jaio zen duela 50 urte eta bertan bizi da egun ere. Zuzenbidean lizentziatu zen eta gaur egun abokatu lanetan dihardu. Historia ikerlaria ere bada, batez ere zuzenbidean eta instituzioen izaeran oinarrituta. Juan Maria Olaizolarekin batera idatzi zuen oihartzun handia izan duen "La Navarra marítima". Gaur egun euskal zuzenbidea aztertzen dihardu eta zuzenbide historikoaren inguruko artikulu eta liburu ugari ditu. 1987tik 1995era Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea izan zen.
Lartaun Egibar
NUPeko historia irakasleaBilbon jaio zen duela 31 urte, bere familiaren jatorria Urola bailarakoa baldin bada ere. Gaur egun Iruñean bizi da. Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktorea da historian eta zuzenbidearen historia irakasten du euskaraz. Mahaingurukide gazteena izan arren, dagoeneko baditu zenbait argitarapen. Bizkaiko historiaren ikerketan aritu da eta honen historia argitaratu zuen "Bizkaia" izenburuko liburuan. Aldizkari espezializatuetan ere artikulu ugari idatzi izan du.