argia.eus
INPRIMATU
OSASUNA
HAURDUNALDIAREN ARAZOAK
  • Haurdunaldiak depresio eta loaldi trastornoak sortzen ditu emakumearengan. Honelako desorekak ordea, prebeni litezke. Horretarako, egungo desinformazioa gainditu behar da.
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21a
Haurdunaldia gauza ederra da, nola ez! Eta ezin jo daiteke egoera patologiko bezala. Baina haurdun dauden emakumeen %90ak loaldi trastornoak izaten ditu, %15ak depresioak jasaten dituen bitartean. Datu horiek adierazten dute haurduntzak desoreka handi samarrak dakarzkiola emakumeari, desoreka horiek prebenitu eta eraginkortasun osoz tratatuak izan daitezkeen arren.
"Osasun-arazoak haurdunaldia bitartean" liburuaren bigarren argitalpenaren aurkezpenean, liburuaren koordinatzaileek nabarmendu zuten bezala, haurduntzak hainbat aldaketa eta egokitzapen eragiten ditu emakumearengan; fisiologikoak guztiak, baina gorputzak horien aurrean ongi erreakzionatu behar du.
Bestalde, haurduntzarekin lotuak dauden hainbat alderdiri buruz desinformazio handia dago. Horrela, haurdun daudenek kirola egiteari uzten diote, ariketa egiten jarraitzea oso komenigarria den arren, kirola (edo ariketa fisikoa) modu erregular samarrean egiteak lunbalgia, nekea edo depresioa bezalako arazoen agerpena saihesten du-eta.
Haurdunaldia bitartean elikadura orekatua garrantzia handikoa da. Jose Lombardia liburuaren koordinatzaileetako batek esan zuen bezala, faltsua da emakumeak, haurdun dagoen bitartean, doble jan behar duenik: gomendagarriena egunean 300 kaloria gehiago hartzea da, 1.200 mg. kaltzio eta 30-40 mg. burdin ahoratzea jan-neurri normalaz gain