Oñatin dagoen zaharren egoitza honek hiru eraikin izan ditu sortu zenetik. Azken egoitzak hogeita bost urte ditu, eta duela lau urte obrak egin zituzten eraikina egokitzeko. Segurtasuna bermatzeko, instalazioetan domotika barneratzea erabaki zuten. Egoitzako arduradunak, sor Mirarik, instalakuntzen inguruko xehetasunak eman dizkigu. Zein prestazio domotiko dituzue egoitzan? Kontrol gelatik bi gela ikus daitezke oso-osorik, handik, bizilagunak nola dauden, arnasa nola duten... ikusteko aukera ematen du. Geletan txirrina dago, edozertarako gurekin komunika ahal daitezen. Halaber, programa bat daukagu, kontroletik gela bakoitzarekin hitz egiteko. Hauez gain, ur eta gas ihesak kontrolatzeko sistemak dauzkagu eta argia joaten bada, ekipo elektrogenoa daukagu argirik gabe inoiz gera ez gaitezen.
Zein abantaila ekartzen dute? Segurtasun aldetik batez ere dituzte abantailak. Zentroak baldintza egokiak bete behar ditu, edozer gertatuz gero lehenbailehen erantzun ahal izateko. Ura, gasa eta argia behar den moduan egotea oso garrantzitsua da. Instalazio hauek adin nagusikoen segurtasuna bermatzen dute, eta baita langileena ere.
Zaila al da sistema hauek maneiatzea? Ez, ez da zaila eta gainera, lana errazten dute, gela eta kontrol gelaren arteko komunikazioa dela medio. Egunero-egunero lanean dabilenarentzako oso erosoa da, ezbeharrak saihesten laguntzen baitu