argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
EROSKI
Daniel Udalaitz 2000ko maiatzaren 21
Eroski kooperatibak 1999ko ekinaldiari dagokion batzar orokorra burutu zuen pasa den asteburuan. Batzar hau bere jaiotzaren 30. urteurrenarekin batera gertatu da. Besteen enpresa-merezimendua aitortzea hain zaila den garaiotan, eraikitzea baino kritikatzea errazago den honetan, lan egonkor eta kalitatezkoa sortzea hain erraza ez denean, eta sortzen den apurra behin-behinekoa denean... Eroskiren enpresa- eta giza-errealitatea aitortu beharra dago. Eroski eta bere enpresa taldea funtzio sozial handia betetzen ari da euskal gizartean eta Euskal Herritik kanpo ere. Enpresa orok bezala, akatsak izango zituen eta aurrerantzean ere izango ditu. Bere mugak eta gabeziak izango zituen eta izango ditu. Filosofia kooperatibista hobeto edo okerrago beteko zuen. Ordea, bere enpresa- eta giza-datuak hor daude. Gaur enplegua sortzearena nabarmenduko dugu. Azken hamarkadan Eroski Taldeak 14.000 lanpostu berri sortu ditu. Gehienak finkoak eta egonkorrak. 2000 urte honetan beste 3.500 sortu asmo ditu. Zorionak eta ereduak balio beza