Ez dira hauek garai egokienak ezkertiarrentzat. Liskarra Arazi iritsia zaigu Donostiara. Eta Zubietan izan du ostatu. Clemente ezkertiarrak salbuespenak salbuespen, ez ditu gogoko Arantzabal ezik Realeko ezkertikideak. Barkero eta De Pedro. Lehen Sarabia eta Denilson bezala, hauek jai dute Barakaldokoarekin. Eta honetan badu antzik bere lagun omen den Toshackekin, galdetu diezaiola bestela bere laguntzaile den Lopez Ufarteri. Edo Bittor Alkizari. Estriborrekoak baborrean emanzale dugu Clemente. Fuentes konparazio baterako. Baina inork ez luke irudikatuko Arantzabalen bat eskumatik, ezkertiarrek bere berezian eskubiarren maila psikomotriza ezbailuten. Eta harrigarriagoa suertatzen da hau, politikan hain ohikoa den alderantzizko fenomenoa gertatzen deneko garaiotan. Baina jakina, futbola ez da politika. Behintzat, Reala saiatu egin da bere barne adostasun-ezadostasunak etxeko sukaldean egosten Lizarra-Garazikoak ez bezala, nahiz eta Clemente etxekalteak ugaritzen ari bazterretan, giza kulturan klonazioa martxan daukagunaren seinale