argia.eus
INPRIMATU
TXANPONA
EPAILEAK ETA LAN ISTRIPUAK
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Joan den astean txoko honetan bertan aipatzen genuen epaile eta fiskalek lan istripuak ikertzerakoan duten erantzukizuna. Lan istripuen ondorioz izaten diren hildako eta eritasun larrietan duten inplikazio eza salatzen genuen. Astebete beranduago jakin dugu Donostian burutu dela (pasa den ostiralean) lan istrupuei buruzko mintegi bat, EAE eta Madrilgo Administrazioek antolatuta eta euskal epaileei zuzenduta. Zutabe hau idaztean ez dakigu mintegira joandako epaile eta fiskalen kopurua. Altua izango ahal zen. Eurei dagokie lan istripuen inguruabar zehatzak ikertzea. Eurek mugatu behar dituzte, baleude, dagozkien erantzukizun penalak. Eurak dira zigorrak eta kalte-ordainak ezarri behar dituztenak. Justiziaren aplikazio azkar eta zorrotzak lagun dezake gutxienez lan istripu hauen ondorio larriak arintzen. Arazo honen arrazoi eta erantzukizunetan aztertu eta sakontzea onuragarria izango da langileentzat eta baita gizartearentzat ere. Donostiako mintegi honek, beraz, txalo bat merezi du. Ez dadila testigantza soilean gera