argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
ORKESTRA AMETS
Joxemari Ostolaza 2000ko apirilaren 30
Eta banda osatzera iritsi ez. Hori ebatzi du tribunalak. Managerrez jositako koadrila hortan, komisionistak nagusi nonbait eta burnizko tresneri joleak eskas. Partitura egilerik ez, zuzendaririk gabe eta inprobisatzaile bakartu pare bat. Hori nahi digute sinetsarazi. Ongi. Hirurogeita hamaika urteko kondena bildu dutenek, etxeko beroan izan dute epelaren berri. Guztiak omen gara berdinak Justiziaren aitzinean. Baina itsuren bat espaloitik espaloira iragaiten laguntzeagatik tribunalaren epaiaren zain kartzelan etxetik urrunduta usteltzen daudenek, presoek, ezin holakorik onartu. Eta guk ere ez, iraingarria baita edozein dela ere giza adimenaren mailarentzat hedabideetatik sinetsarazi nahi diguten hau. Behin eta berriz elbarri mentaltzat hartzen gaituztela alegia. Eta aurki, Galindo buru txaranga horrentzat amnistiaren bat izanen dute prest, sari eta guzti, partiturak hala aginduta bere azken akordetan. Ezkutuan jotzekoa baitzegoen idatzita sinfonia hau, publikoki zati heldugabeena erakutsi diguten hauxe. Hedabideek ezkutatu ezin izan diguten hori