Azken egunotan mundu mailako kapitalismoaren eta pobreziaren errealitatea agerian geratu da. Munduko kapitalismoaren ordezkariek, hots, FMIak eta Munduko Bankuak, beren biltzarrak burutu dituzte Washingtonen. Munduko pobreziaren ordezkaritza, 77en Taldea (5.000 milioi biltzen dituzten 133 nazioen elkartea) Habanan bildu zen. Ipar eta Hegoa. Munduko %20 aberatsenak ekoizten denaren %80 kontsumitzen du; eta gainerako %80ak %14. NBEren arabera, 1.300 milioi inguru pertsona egunean 173 pezetarekin bizi da. Gauzak horrela, harritzen duena ez da FMI eta Munduko Bankuaren aurrean mobilizazioak egotea, txiroen matxinada are erradikalagoa ez izatea baizik. Habanako biltzarretik agian globalizazioaren eraginen aurkako ekimen berriak sor daitezke. Euskal Herrian ere 152.000 pertsona bizi dira pobrezian. Egoera hau arintzeko dago, esaterako, Gutun Sozialaren herri ekimena. Nahitaezkoa da Administrazioak engaiatzea. Iruzur fiskalari aurre egitea, Gizarte Soldata finantzatzeko bide egokia litzateke