argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
JO TA KE
Joxemari Ostolaza 2000ko apirilaren 16a
Ari zaizkigu erruki gabe goiti-beiti, ezker-eskuin. Jo eta jo itxura gabe. Eta hitzek beren balioa galtzen dute. Bi adibide: Parisen frogarik gabe kondenatu dituzte Filipe, Gabi eta Tote, eta epaiketaren aurretikoetan haien ingurukoengandik entzundako "dena erabakita zeukatek" hura baieztaturik, ebazpena horren aurka ezer egiterik ez daukagula gaude. Areago, tamainako eskandaloa publikoki adierazteko uzkur, ingurua aspertu genezakeelakoan edo. Eta noizbait argitzen bada jada garbi daukaguna, Popo Larre Frantziako Estatuak bahitu, torturatu eta desagertarazi zutena alegia, berantegi izanen da ordurako Estatuak bere burua xuritu dezan astia izan baitu.Nafarroako nagusia Sanz ezjakinarena bezalaxe. Euskara desagertarazteko bere gurutzadan, urrats luzetxo erasokorra eman du. Eta euskalzaleek hitzez eman diezaiokegun erantzuna, harentzat hutsaren hurrengoa. Zeren bila dabiltz? Hasta enterrarlos en el mar gauzatzeko ahaleginetan? Ba, lehen ere frogatua dugu euskaldunak azpiragaitzak garela eta ez urpekoak