argia.eus
INPRIMATU
RADIO EUSKADI
GIZARTE GAIAK HAMAIKAKORA
  • Ez dago hirugarren mundura joan beharrik laguntzeko. Hori da behintzat, Radio Euskadiko zenbait saioren baitan gizarte talde eta GKEk diotena, gizarte gaiak berri bilakatuz.
2000ko apirilaren 16a
Garai zailak dira elkartasunarentzat. Egungo mundu aztoratuan indibidualismo gordina da nagusi. Arazoak larriagotuz doazela dirudi eta gizarte taldeek esku bete lan dute; arrazakeria, hiesa, bazterketa, droga, kutsadura, eta hori gutxi balitz, Hirugarren Mundua. Zorionez, elkartasun zantzuak agerikoak dira gurean. Hedabideetan baina, ez zaie merezi bezalako tokirik egiten, nahiz eta gizarte gaiek entzuleen artean interesa piztu. Horra hor, Roge Blascoren "La casa de la palabra" irratsaioa, zeharka halako aferak ukitzen dituena. Halaxe, dozena bat gizarte talde eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen partaidetza dutela, halako kontuak emankizun ezberdinetan banatzea hobetsi dute Radio Euskadin, saio jakin batean baino oihartzun handiagoa izango dutelakoan.
Egin dezagun errepasoa: Felix Linaresen "Euskal grafitti"n astelehenetan, Gorka Andrada aritzen da hirugarren munduko auziak plazaratuz. Asteazkenean, Alberto Letonak Europako estaturik gabeko herrien berri ematen du. Ostegunetan emakumeek dituzten erronken inguruan arizen dira. Egun berean, Uxue Beloki soziologoak "Boulevard" magazinean dihardu erakunde publikoek gizarte bazterketari konponbide bat eman diezaieten. Pedro Garcia Larraganen asteguneko "En profundidad" solasaldian, pobrezia, legez kanpoko emigrazioa eta halakoak dituzte mintzagai. "Hagase la luz" asteburuko saio goiztiarrean aldiz, Euskal Herriko nekazari munduak dituen zailtasunak azaleratzen ditu Josu Butronek. Igande goizetan, eztabaida bat uhineratzen da gizarte gaien inguruan, kutsu politikoa duten kontuak saihestuz. "La montaña Magica" Iratxe Fresnedak zuzendua, badu GKEei eskainitako zati bat, pertsona eta talde baztertuei ahotsa emateko