argia.eus
INPRIMATU
OSASUNA
DIFTERIA ETA POLIOA DESAGERTU
  • Gaixotasun kutxagarriak murriztu egin dira 1986tik. Azken hamar urteetan ez da polio eta difteria kasurik izan. Egun nabarmenenak, ordea, gripea, pneumonia eta tuberkulosia dira.
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21a
Espainian ez da ikusi difteriako kasurik ezta poliomielitiseko kasurik ere 1990. urtetik, eta deklaratutako paludismo edo malaria kasu guztiak kanpotik inportatuak izan ziren. Osasun Publiko eta Administrazio Sanitarioko Espainiako Elkarteak (SESPASek) argitaratutako txostenak bereziki nabarmentzen du gaixotasun kutsagarriek 1986tik Espainian jasan duten beherakada, 2000. urterako Osasunaren Munduko Erakundearekin (OMErekin) sinatutako helburuen arabera. Helburu horien artean azpimarratzekoa da poliomielitis, difteria eta paludismoko kasu autoktonoak, hau da, bertan sortutakoak, desagertzeko hartutako konpromisoa nola bete den. Gaixotasun horiek desagertu diren arren, oraindik ere deklaratzen dira elgorriaren eta parotiditisaren kasuak, joera beheranzkoa izan arren, erabat, azken urteotan.Behaketa-sisteman sartu ziren beste gaixotasun batzuetara pasatuz (esate baterako, sortzetiko sifilia, jaioberrien tetanoa eta sortzetiko errubeola), sortzetiko errubeolaren kasu bakarra deklaratu da 1997. urtetik aurrera, eta heredatutako sifiliaren hamar kasu (bost 1997an eta beste bost 1998an). Gaixotasun kutsagarrien artean, intzidentzi tasarik altuenak arnas infekzio akutuei, gripe eta pneumoniei dagokie, tuberkulosiaz gain; azkeneko gaitz horrek oraindik ere arazo larria izaten jarraitzen du, HIESarekin duen harremanagatik eta tratamenduan agertu diren multierresistentziengatik