Langileen kaleratzeak ez dira soilik enpresa kapitalistetan gertatzen. Enpresa sozialista edo komunista ustezkoetan ere gertatzen dira. Eta okerrena da ikuspegi ezkertiarretatik beti kritikatzen diren enpresa kapitalistaren irizpide berak aplika daitezkeela. Pasa den astean honako albistea jakin zen: "IUk bizi duen egoera ekonomikoa hain da "dramatikoa", ezen kaleratu nahi diren 47 eta 62 urte bitarteko langileen kaleratze baldintzak ez baitaude bermatuak. Francisco Frutosek adierazi zuen traumatikoak izan ez daitezen ahaleginduko direla. Langileak beldur dira ez ote dieten lan egindako urteko 20 egun eskainiko, gutxieneko legala".Beldur gara ez ote duen "ezkerrak" eskuinak bezala jokatuko. Hauteskundeetako aldarriekiko koherentzia balego, "ezkerrak" bere ideiak onartu beharko lituzke. Horrela bakarrik lortuko lukete sinesgarritasuna biztanleen aurrean. Orain IUn eman dena plantatu da aurretik ere Euskal Herriko beste talde ezkertiarretan. Kaleratze hauek eskuinean emandakoen berdinak izan dira. Eta hala goaz