Frantzia Handikoak. Zazpi majistratuak batera erabaki dute, hamazazpi urte eta gero Pariseko Epaitegi Bereziko ujierra igortzea Popo Larre bila. Salan bertan eta etxe horretako atarian oihukatu omen du ozenki orain hamazazpi urte Leonen inguruetan desagertutako militantearen izena. Eta Estatuak gogorki kondenatzea erabaki duenean ere, jakitun, euskal hiru militanteen salaketaren erantzuntzat, ujierra mobilizatzea otu zaie besterik egiteko ezgauza hauei. Ezgauza edota euren kolonial kulturaren adierazle. Izan ere, aintzinean bortxaz eramanak dauzkaten euskaldunen adierazpenetan eta kondenatze aginduetan segurki, gauza bat dago argi: Filipe, Gabi eta Ttotte ez dira frantzesak. Eta hori bera dugu Poporen desagertzearen arrazoia. Areago, Frantzia Handiaren etsaiak dira. Frogatzat, epaiketa horretan bakarra eta oinarrizkoena seguru asko, euskaraz mintzatzea galdetu dutela. A, hori ez. Sobera. Eskertxarreko alenak. Zer ohoreagarriago mundu honetan frantzesa izatea baino? Hainbeste hildako bere alde eta hiru hauek ukatu? A, ez. Hori ez. Faltaria plus