Seguran urtero antolatzen den Iparra-Hegoa astea dela eta, emankizun bereziak prestatu dituzte Segura irratian Xüberoko Botzarekin elkarlanean. Aste osoan zehar, 15:00ak eta 16:00ak artean egiten den Alaitz Sarasolaren saioan ordu erdiko tartea egon da aldi berean hain gertu eta hain urrun dagoen Zuberoa hurbilarazteko. Aipatuak izan diren gaiak Goierri-Zuberoa lotura, euskararen egoera bertan, ekonomia, Euskal Departamendua, ibilbide interesgarriak, kantuak edota kultur jardunaldiak ditugu. Larunbatean berriz, hilak 25, asteburuko programaren aurkezpena egingo da