Biotopoa: Oinarrizko legerian natur erreserba, natur monumentu edo babestutako paisaje gisan izendatzen diren natur guneak izango dira biotopo babestuak. Kategoria honen helburua ekosistema, komunitate, elementu biologiko, interes geologikoko eremuen... babesa da.
Baliabideen ustiapena mugatuko da biotopoetan, ustiapen hori eta babestu nahi diren balio ekologikoen kontserbazioa bateragarriak direnean izan ezik. Orobat, Natur Baliabideen Antolamendu-Plana (NBAP) egin beharko da aldez aurretik.
Bernako hitzarmena: Zorrozki babestutako fauna-espezien barnean sartzen da espezie hau. Kategoria honetan debeku orokor hauek daude:
* Nahita harrapatu, eduki edo hiltzea.
* Atseden edo ugalketarako lekuak nahita narriatu edo suntsitzea.
* Basa-fauna nahita asaldatzea, batez ere ugalketa, hazkuntza eta hibernazio-garaietan, hitzarmen honen helburuak kontuan izanik asaldapenak eragin nabarmena baldin badu bederen.
* Arrautzak, nonahi daudela ere, naturan biltzea edo sun-tsitzea nahiz edukitzea, hutsik egonik ere.
Habitaten arteztaraua: Babes zorrotza behar duten garrantzi komunitarioko animalia eta landare -espezieak.
*Animalia espezieak: babes-sistema zorrotza ezartzeko behar diren neurriak hartuko dituzte Estatu kideek, eta ondoko hauek debekatuko dituzte:
* Espezie horietako aleak naturan edozein modutan nahita harrapatu ala hiltzea.
* Espezie horiek nahita asaldatzea, bereziki ugalketan eta umaldietan, baita negualdi eta migrazioaldietan ere.
* Arrautzak nahita suntsitzea edo jasotzea naturan.
* Ugalketa nahiz atseden-tokiak suntsitzea.
* Naturan jasotako aleak eduki, garraiatu, merkaturatu eta eskaintzea, salmentarako nahiz elkartrukean erabiltzeko
Espezie erlikiala: Area isolatuetan bizirik irauten duten espezieei esaten zaie. Garai batean ugaria izandako espezie batetik geratzen den hondar isolatua da. Isolamenduaren arrazoiak inguruneko gertaerak izan ohi dira, glaziazioak eta giza presioa, besteren artean.
Espezie endemikoa: Garatu izan deneko arean konfinatuta bizi den espeziearen izaerari deritzo. Espezie honen gaur egungo banaketa area eta jatorrizko area berdinak dira; area honekiko espezie endemikoa dela esaten da. Konfinamendua, espeziearen sakabanaketa oztopatzen duten trabak daudelako izan daiteke edota espezie gaztea delako, hots, eratu berria delako eta jatorritik kanporantz hedatzeko astirik izan ez duelako. Hori gertatzen da adibidez, irla batean edo mendi batean