argia.eus
INPRIMATU
OSASUNA
EGUZKIKO ANTIOJOEN KALITATEA
  • Erosten diren eguzkitako betaurreko gehienak bazar, merkatu eta drogerietan erosten dira. Baina antiojo hauek sarri ez gaituzte izpi infragorri eta ultramoreetatik babesten.
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21
Espainian saltzen diren eguzkitako antiojoen %80 ez dira eraginkorrak, beroien kristalek kolorea besterik ez dutelako eta ez dute izpi ultramoreetatik babesten. Eta noski, horrek arrisku handia dakar begien osasunerako, argitaratutako komunikatu batean Zientzia Bisualen Institutuak (INCIVIk) salatu zuen bezala.
Txosten honetan esaten denez, gehienak bazar, merkatu eta drogerietan erosten dira, eta begiek behar duten babesa ez eskaintzeaz gain, ikusmenarentzat arrisku larria ekar dezakete, deformazioak, erreflexioko akatsak eta baita graduaziokoak ere eduki ditzaketelako. Betaurreko desegoki batzuen eragina eguzkiak larruazalaren gain eragiten duena bezain atzeraezina izan daiteke. Antiojo horietako kristalek ez gaituzte beti eguzki-izpi infragorri eta ultramoreetatik babesten, eta horrexegatik antiojo normalizatuak erabili behar dira, babes horren berri ematen duen etiketatu berezia dutenak, dio INCIVIren txostenak.
Gauza frogatua da eguzkiari aurre egiteko betaurrekoak ez eramateak edo antiojo desegokiak eramateak, gehiegizko argia dagoenean begietako nekea eta buruko mina ere sor dezakela, etengabeko begi-keinuak egitera behartzen gaitu-eta. Eguzkia hartzerakoan begiak istea ere ez da nahikoa, jarrera horrek ez gaituelako erabat babesten erredura edo keratitisetatik. Ildo honetatik Miguel Angel Zato, INCIVIko zuzendariak betaurreko horiek optiketan erostea gomendatzen du