Zer izan zen lehenengo: liburua idazteko asmoa edo bidaia burutzeko plana?Agentziek antolatzen dituzten bidaia "alternatibo" horietakoa izan zen lehenengo. Sondikatik Londresera, Londresetik Johanesburgora eta handik Windhoerako (Namibiako hiriburua) bidaia hegazkinez egin genuen. Ondoren bi aste igaro genituen Namibian, hamar egun Monzoneko Iparraldean eta bi Zimbawen. Ondoren lankide batek animatu ninduen lana lehiaketara aurkeztera. Liburuan Namibian igarotako egunak bakarrik kontatu ditut.
Ikusitakoaz zer kritika daiteke?Namibia hirugarren munduko herria da definizioz. Irakaslea izanik, hemen egunero ikusten dut nola haurrek borragomak zulatu eta arkatzak hausten dituzten. Han boligrafoak eskatzen dizkizute... Gainera hemendik joandakoek atzerrian nahi dutena egin dezaketela uste dute. "Cristobal Colon" balira bezala ibili ziren nirekin joandakoak. Horrek lotsa pasarazi zidan. Adibidez, lehenengo elefanteak ikusi genituenean basamortuan, gidariak isilik egoteko esan zigun. Kamioi ireki batean egon arren, guztiak begibistako gauzak komentatzen hasi ziren. Taberna batean geundela zirudien, herriko jaien egun nagusian. Eme bat korrika hurbildu zitzaigun, belarriak zabal-zabal zituela... Horrelako barrabaskeriak ironiaz aipatzen saiatu naiz. Bestalde, hango gobernuaren kritika egin dut bere jokaeragatik. Gainera, independentzia lortu badute ere, kultura arloan hutsaren parekoa da egoera.
Eta zer miretsi...Namibia zoologiko bat da eta erdian geunden. Hemen Pirinioetara joan behar duzu horrelako makrofauna ikusteko. Han dokumental baten erdian zaude