argia.eus
INPRIMATU
ZUBILANA EGITEN JARRAITUZ
2000ko martxoaren 19a
Zubilan polita egiten du Euskadi Gazteak. Gaurko musika entzungai jartzeaz batera, euskaldungaiei gure mintzora pasatzeko bidea samurragoa egin dakien. Halaxe, jendea euskara ikastera animatu dadin, bigarren urtez segidan, Bizkaia eta Gipuzkoako udal euskaltegiek (r)udal euskaltegiaren txokoa» zabaldu dute Joseina Etxeberriaren arratsaldeko saioan, urtarrila eta otsaila bitartean, hain zuzen. Bertara, udal euskaltegiekin nolabaiteko lotura duten edo izan duten pertsona ezagunak gonbidatzen dira astero, euskararen, euskaltegiaren eta bere lanaren inguruko solasaldi gozo bat izatera. Esaterako, Lasarteko udal euskaltegian aritu Martin Berasategi sukaldariak, plateren osagarriak hartu zituen hizpide euskararekin alderatzeko. Hernaniko Julen Madinari, alegia, San Ferminetako entzierroetan gehien agertzen den korrikalari burusoil horri, ea zer zen zailagoa, entzierroan zezenaren aurrean aritu ala euskara ikastea galdetu zitzaion. Ana Bejerano (r)Txarango» musika taldekoa eta Txema Montoia ETBko aurkezleak ere gogotsu jardun zuten. Bestalde, Maite Aristegi EHNEko buruak (Bergarako euskaltegian irakasle ohia), baserritarren borroka eta euskararena parekatu zituen.
Solasaren amaiera aldera, lehiaketari ematen zitzaion paso eta erantzun beharreko galdera, hauxe: zein da aurtengo ikasturterako udal euskaltegiek erabilitako goiburua? ((r)Zure etorkizuna euskaraz!»). Postalez edo telefonoz zuzenean deituta, parte hartzeko aukera zegoen. Gisa horretan, erantzun zuzena eman zutenak 350 lagun izan ziren. Irabazleak berriz, bi besterik ez. Sariak, alde batetik, irabazleak hautatu udal euskaltegian urte osorako matrikula doan. Bestetik, udal euskaltegiek emandako liburu eta zinta sorta, gehi Millar dendak eskainitako minikatea. Ana Mari Perez legazpiarrari egokitu zaio urte osorako matrikula