argia.eus
INPRIMATU
HIRUKO TXIKIAN
POLITIKA INDUSTRIALA
Joxemari Ostolaza 2000ko martxoaren 19a
Geroz eta azkarragoa da industria hau. Alderdiak entrepresak legez, euren merkatuari eusteaz gain, bezero berriak lortzea dute xede, inoiz konpetidoreari bozka eman dion biztanlea, paso egiten duen hori eta adinagatik hauteskundeetan parte hartzerik izan ez duen gaztea hain zuzen. Eta komertzial eskasen antzera, konpetidorea erreka arazten ahitzen dituzte bere indarrak, epe laburrean eginak baizik balio duela jakitun. Horrela, arerioa desitxuratze hori dute beren miserien tapaki, arrakasta lortzeko bide bakarra. Liskarra Arazi. Ni arduratzen nauena. ETAk adarduna ikusi du bere burua. Eta harroxko EAJ eta EAri egotzi die saldukeria, hauek onartzen ez dutena. Aitzitik, EAJk eta EAk EH omen zuten uztarkide menage a trois batean eta ez ETA, EHk nere ustez argitu ez duena. Eta publikoki eraso diote elkarri, bortizki, denek denen aurka oldartuz Madrilek eta Parisek zituzten hotzen epelgarri. Guztia, herri honen eraikuntzarako egoki-tzat jota. Nagusitik oparo langiletik urri. Industri eskasa prantatu digutena. Eta jotzean desafinatzen duten musikariz ezin liteke osa itxurazko orkestrarik