argia.eus
INPRIMATU
NEOLIBERALISMOA HEMEN ERE BADAUKAGU
2000ko martxoaren 19a
Liburuaren mamia bazegoen, zuk biltzaile lana bete duzu, nolabait esateko.
Udako ikastaroetan helburua saio amankomunak egitea da. Hortik sortzen dira disziplinarteko ikastaroak eta ekitaldiak. Neoliberalismoa Soziologia eta Zientzia Politikoen ikuspuntutik jorratzea nahikoa laburra gera zitekeela ikusi genuen eta Zuzenbidea eta Ekonomia sailak gehitu genituen. Hiru sailen artean antolatu genituen 1997ko Udako Ikastaroak. Gero ikusi genuen bai partehartzaileen aldetik eta baita hizlarien ekarpenen aldetik interesgarria eta mamitsua izan zitekeela edukia bildu eta argitaratzea.

Gaia ez da nolanahikoa.
Neoliberalismoa ikuspuntu askotatik landu daiteke. Adibidez lehen atalean neoliberalismoaren oinarri filosofikoak jorra tzen dira. Gai hau nahiko astuna bihur daiteke. Mila atal eta lotura asko ditu gai honek, ekonomikoa, filosofikoa, juridikoa, politikoa...

Zein da liburuaren asmoa?
Gure asmoa batetik, terminologia zaintzea zen, batez ere ikasleei begira. Unibertsitatean euskarazko materialik ez dute eta lan hori guk egin behar dugula uste dugu. Zentzu horretan terminologia zaindu nahi izan dugu, ahalik eta arruntena eta ulergarriena izan dadin. Bestetik, neoliberalismoak gaurko gizartean duen presentzia erakusteko aukeratu diren adibideak ahalik eta gertuenak izatea nahi izan dugu. Zesar Martinezek zapatismoari buruz egiten du atala, Zubiagak neoliberalismoaren aurka eta inguruan sortutako mugimendu berriak, gizarte mugimendu berrien sailkapena aipatzen ditu... Ez dira urruneko elementuak, bizi tza arruntean ikus ditzakegunak baizik. Neoliberalismoa ez da Estatu Batuetan egosten den zera soilik hemen ere badaukagu