Tinieblas Gonzalezen hitzak dira hauek "Euskaldunon Egunkaria"n esanak: "Gaur egun bizi garen tokian debaluatuta dago laburmetraia. Pentsatzen da ikasteko balio duela, bihar luzemetraia bat egin ahal izateko".
Odile Kruzetak honakoa zioen komunikabideen inguruan "Euskaldunon Egunkaria"n: "Imaginazio falta oso gaitz zabaldua da gaur. Irrati programarik gehienak ia klonikoak dira. Telebista saiorik gehienak, egunkaririk gehienak (...) diren bezalaxe ".
Ramon Saizarbitoriak zera zioen "Irutxulo"n: "(...) Tristeena da euskarak nazionalismoaren ondasun izaten jarraitzen duela, eta nazionalisten eta anti-nazionalisten (...) arteko zuloa gero eta handiagoa da. Ondorioz, euskara alde batean gelditzen ari da".
Manuel Montero EHUko errektore berria honela mintzo zen bere zereginari buruz "Euskaldunon Egunkaria"n: "Garrantzitsuenak ez dira ibilbide politikoak, akademikoak baizik (...) Denok ontzi berean gaudelako sentsazioa daukat, eta xedea, dudarik gabe, denon artean ontzi hori aurrera ateratzea da".