Txekeo medikoek etorkizun ez oso urrunekoan garuneko eskaner bat egingo dute, gaur egun hain ohikoak diren odol eta gernuko analisiak edota tentsio arterialaren neurketa bezalaxe. "Proba berri horrek balioko du gure gaitasun eta ahalmen sentsitiboak, oroimenekoak eta mintzamenekoak nola funtzionatzen duten jakiteko" esan zuen Estatu Batuetako EEG Systems Laboratory-ko psikologoa den Michael Smith-ek.
Smith garuneko jarduera elektrikoa bisualizatzeko tekniketan aditua da eta El Escorial-eko udako ikastaroetan azaldu zuen gaixotasun neurologiko gehienek ez dutela inolako zeinu edo aztarnarik ematen oso aurreratuak dauden arte. Eta ordurako beranduegi da taxuz tratatzeko. Beraz, diagnostikoa egiten aurreratzeko modua emango liguketen teknika hauek itxaropentsu egoteko esperantza zabaldu dute.
Psikologo honek bere hitzaldian prozesu psikologikoek garuneko funtzionamenduarekin duten korrespon-dentzia aztertu zuen. Eta zehazkiago esateko garunean arrazonamenduaz eta orientazio espazialaz arduratzen diren areen artean dagoen interakzioa jorratu zuen. Lotura horiek aplika daitezke gero beren arreta-gaitasuna gutxitua daukaten umeak edo gaixo neurodegeneratiboak indibidualki tratatuko dituzten botiken garapenean. Garuneko irudien tekniketan lortutako aurrerakuntzek ere balioko dute ingeniari informatikoek ordenadoreen-tzako sistema operatibo berriak diseina ditzaten, erabiltzailearentzat, era-bilerrazagoak