Ari zaio erronka jotzen demokraziari, pentsamendu libregurari, talentudun edozeri bere talentu ezatik. Mayor Oreja Espainako zakurtegiko une honetako maizterraren morroiak, Garzonek ez dio bakeari aukerarik ematen, Joxemari Olarraren atxiloketa lekuko. A por ellos, a galopar ospedun organikoen garraisiek beroturik, euskal labeldun okelaz ohituarazitako zakurrak euskal militanteen aurka oldarturik igortzean du bere plazerra asetzen. Eta ahotik lerdea dariola mintzo, idazkariak ordenagailuz jotako dosierretan du abenturazko literatura argitaratzen nagusiaren hedabideetan. Asekaitza, egunero behar du bere dosia nagusia eta azpikoen pozerako, guztiak ere berdintzen baitira beretik, ontzi ezberdinetan txitxia eta barrukiak bereiziz. Oinperatu nahi gaitu. Euskal abertzalegoa behingoz mendean hartu, eta ezkerra zanpatuz adierazi nahi dio abertzalego osoari bere ausardia eta xedea. Guri dagokigu erakustea erratua dagoela berean, okerreko bidetik ari dela. Ez daukala inolaz ere helburua lortzerik. Eta beren plazerra lortzeko hau ez dela eremu egokiena, lur honek irents baititzake tamainako gizajaleak