Dagoeneko Estatu Batuetan, Japonian eta Israelen saldu da Bilbo hiriaren berpizkundea erakusten duen lana. ETB eta Hegaz-ek ekoiztua, Rafael Zulaikaren gidoia duela, Guggenheim museoa ez ezik, estoldak eta Las cortes auzoa ere gordinki ageri dira. Maiatzeko Canneseko MIP merkatuan salduenen artean egotea espero dute
GOENKALEREN 1.100. ATALA KONTURATU GABEGoenkalen ere gorabehera sentimentalak dira ikusleen artean harrera onena duten korapiloak. Horren ondotik, ikusmin gehien gertaera ilunek pizten dute, desagerketak, mehatxuak edo ezkutuko diarioak direla. Telesailaren indargunea fikzio gordinean egon arren, gizartea kezkatzen duten gaiak ez dira falta, kutsaduraren arazoa, kasu
BBC-REN DOKUMENTAL FALTSUAKMunduko telebista kate serioena zipriztindu du dokumental faltsuen auziak. Kalapita sortu da Britainia Handian, azken boladan ustez benetako erreportajeak zirenak iruzur hutsa zirela frogatu delako. Justizia britaniarra azti ibili eta Michael Born dokumentalista espetxeratu du Alemaniako telebistei zenbait dokumental faltsu saltzeagatik