argia.eus
INPRIMATU
BAKOITZA BERE LUBAKITIK MINTZO
2000ko martxoaren 12a
BAKOITZA BERE LUBAKITIK MINTZO
Kale borrokaren eztabaida antzuaz urte eta erdiz jardun ondoren, orain ahoa betetzen zaie Cope, RNE eta Onda Ceroko tertulia kideei, bazka freskoa aurkitu baitute azken gertakarien larrean. Irratia, uneotan gurean bizi dugun liskar suminen ispilu gordinena bilakatzen da; iritzi trukaketa zabaltzeko baino gehiago, ideien gotorleku eta indargarri gisa. Halaxe, EAJri egiten ari zaion eraso mediatikoa irratian gorenera heltzen da, tertulietan ez ezik, albistegietara ere hedatu da-eta jazarpena. Honen aurrean, eskerrak Herri Irratiko «Berrikerketan» dugun, «gutarra» den tertulia bakanetakoari