Daramagu bizia. Nik behintzat. Duela hogeita hamabost bat urte edo, Pasaiako Trintxerpe aldean omen zebilen ETAko militante bat lagundu behar zela eta, piparen bat omen zela medio ostiatu gintuzten koadrilako batzuk komisaldegian. Meliton Manzanas tarteko. Gu ostiatzen noski. Burniaz ezer gutxi genekiela ohartzean libre utzi gintuzten bizkarraldeak ongi berotu ondoren. Eta hara non, Berangon Urquiza izeneko batek –Meliton haren koadrilakoa noski– gerritik atera, ingurukoak mehatxatu eta libre dabil indioengandik bere burua nabarmentzeko herriko xerifa bailitzan. Komodios. Aurrerantzean, indio guztiak arakatuak izanen dira herriko etxean sartuko badira, inork ez dezan burnizkorik gainean eraman. Ez garela hein berekoak indioak eta koboiak. Argi gera bedi, inor nahastu ez dadin. Eta gure gogoa koboi izatetik urrun, hauen mehatxuak ezkutuan eramanez hiritar normaltzat bizi garenak, Urquizak pairatzen duen indioen presiopean bizi ahal izatea nahi genuke hurrenez hurren, gure indioarena egiteari amaiera emanez betiko