argia.eus
INPRIMATU
GOIENA TELEBISTAREN ERRONKA
2000ko otsailaren 27a
GOIENA TELEBISTAREN ERRONKA
Giro onean eta ilusioz gainezka ari dira Debagoien bailarako 9 herriak elkarlanean Goiena udaberrian abiarazteko. Hasieran, Arrasate Telebistaren azpiegitura erabiliko badute ere, ondo legoke beste herrietako egiturez baliatuko balira zenbait ekoizpen egiteko. Bergaran eraikitzen ari diren auditorioa esaterako, gune aproposa izan liteke

ARGIÑANOREN ITZULERA GUTIZITUA
Agidanez, Karlos Argiñano irrikitan dago bere eguneko menua euskaraz ematen hasteko. Bere tiradizoari esker, gatza eta piperra hartuko du ETB-1ek. Martxoan hasita, eguerdi eta gaueko «Gaur egun» albistegiaren aurretik emango da. Espero dezagun bere hitz jarioa gazteleraz duenaren adinakoa izatea. Neurria hartuko ahal dio!

«LA NOCHE DE...» SAIOKO KINIELA OSCARRETARAKO
Aurtengo Oscarren izendapenak ezagutarazi direlarik, abian da «La noche de...»ko lehiaketa, ikusleek bost izendapen nagusiak asma ditzaten, hala nola, aktore, aktoresa, zuzendari, filma eta atzerriko filmik onena. Asmatzaileak bi lagunentzako Los Angeleserako bidaiaren zozketan sartuko dira. Prentsan agertuko da kiniela