Kazetaritza ikasketak buruturik, Barakaldoko Radio 90ean hartu zuen eskarmentua gernikarrak. Egun, denetarik egiten du, goizetan kontrola eta arratsaldetan irrati formula 17:00etatik 19:00etara. «
Nik aukeratutako musika ipintzen dut, euskaraz zein erdaraz, kultura agendarekin tartekatuz». Zailena, beti aldarte onean agertu beharra egiten zaio: «
Bi ordu horietan triste baldin bazaude, alaitasun itxura ematea da zaila. Baina ikasi egiten duzu disimulatzen, nahiz eta naturaltasuna edukitzea beharrezkoa den». Albisteak lantzea da gehien atsegin duena, «
berriak hartu, taxutu eta zabaltzea. Albistegietan gehiago jardun nahi nuke». Mikro aurrean keinu mordoa egiten du Laurak: «
Aulkia ere alde batetik bestera mugitzen dut. Jendeak ikusiko banindu...»