Estatu Batuetan berriro modan jarri dira «Nork izan nahi du milioiduna?» bezalako lehiaketak. Eta Europa aldera laster iritsiko zaigu lehiaketa uholdea. Tele 5ek kasu, antzeko saio bat egiten du dagoeneko. Bikoteak hondartzan larrutan edota helikoptero bidezko jazarpenak agertzen dituzten saio koipetsuak beraz, gurean ere baditugu
ZINEMA INDEPENDENTEA AZTERGAI ETB-1EANIgande gaueko «Zine oro»ren ondotik, zinema independentean egosten denaren berri emango du Edurne Ormazabalek; baita Canal Plus-en ere asteartetan. Txalotzekoa da halako saio bat euskaraz ematea, are gehiago jakinda tankera honetako filmek nekez irauten dutela astebete baino gehiago karteldegian
HIZKUNTZA GUTXITUKO TELEBISTEN EGITASMOAZenbait saio egiteko elkarlanean dira hizkuntza gutxituak darabiltzaten telebistak. Europako Batzordeak sustatua, eta Europako kultura aniztasuna ezagutarazteko xedez, SC4 (Gales), ETB, Omrop Fryslan (Frisia) eta TVGk hitzarmen bat lotu dute 2.001 urtean («Hizkuntzen urtea») zortzi dokumental ekoizteko