argia.eus
INPRIMATU
EUSKAL PILOTAREN SEHASKA
PUNTISTA HOBERENAK JOKOAN
  • hasieran eta ondoren erremontistentzat frontoia luzatu egin zuten.
Mikel Bringas 2021eko uztailaren 27a
Oraingo honetan, Jai Alai, pilotalekuaren historiari erreparatuko diogu. Pilotalekuaren izena: Serafín Baroja. Pío-ren aitaren asmakizuna da. Izen polit bezain arrakastatsua, handik aurrera pilotaleku askoren izena izan zen eta.
Jai-alai, estali gabeko pilotalekua, gaur egun izen bera daraman tokian zegoen. Peña y Goñik kontatzen digunez, 1887ko uztailaren 3an inauguratua izan zen. Lucio González Iribarne enpresaria proiektuaren burua zen.
Hasiera batean, puntista nagusiekin osatzen ziren jaialdiak: Brau, Pedrós, Irún, Elícegui, Gamborena, Samperio, Portal...
Urte batzuk beranduago, erremonte jokamoldeko partidak jokatu ahal izateko, pilotalekua luzatu egin zuten. Bertatik pasa ziren erremontistarik onenak: Irigoyen, Arzamendi, Berolegui, Vega, Salsamendi, Pequeño de Elgoibar, Goicoechea, Larrañaga, Benavides, Egusquiza, Tacolo, eta abar. Palariek ere, beren txokoa izan zuten pilotaleku honetan.
Besteen artean honako hauek aritu ziren: Chiquito de Gallarta, Amorebieta, Araquistain, Quintana II.a, Quintana IV.a, Jauregui, Perea, Izaguirre...