argia.eus
INPRIMATU
ZABORTEGIKO
Joxemari Ostolaza 2000ko otsailaren 13a
ZABORTEGIKO
Behar gaituzte espainiar demokrata nazionalistek, birzikla ezinezko zaborkaiak baikinen euskal abertzaleak. Hor nonbait. Euren Ligako nahi gaituzte, beren Federazioak kudeatu hortan formalki parte izan gaitezen. Eta Garzon epaileak penaltitik penaltira gauzka lotuta, jaurti eta jaurti baloirik gabe, hedabideek batera goool oihukatzen duten bitartean. Egin ala ez. Berdin dio. Etengabeki goool. Protestaka bizi gara, eta gutako beroenek, nahi eta ezin hortan ostikoren bat –airera gehienetan– jotzen duenean, arerioak beti prest duen bideoak hori besterik ez du erakusten, gure elastikoek ezkutatzen dituen beraxek atximurrez egin ubeldurak gaiztotzen ari zaizkigun bitartean. Zigorretik zigorrera. Beti hobendun. Eta etxeko epelenek arerioaren bideoari begira. Eta batzuetan, hari jarraiki. Ez digute uzten gure Liga antola dezagun, eta ez gara gauza gurean aritzeko. Eta gure aldagelan sartu nahiko genuke arerioa, gurera erakartzeko gauza bagina bezala edo. Ez garela zurrunbilo zoro hontatik irteten alegia. Eta gure arteko sesioek nazkaturik naukate