Ziurtzat jo daiteke Gernikako Onda Vasca eta Herri Irratia batu egingo direla. Noiz da jakin beharrekoa. Izan ere, negoziazioak aurreratuta zihoazen arren, atzerapena egon da, azken orduan irrati ezagun batek egitasmoarekin bat egitea eskatu dielako. Ez dugu izena esango, baina elkartze hau gauzatuko balitz, indar polita hartuko luke irrati berri honek, bai entzule kopuruan, bai bertako gaiak galbaherik gabe zabaltzeari dagokionez. Oraindik zehaztu ez bada ere, litekeena da goiz eta bazkal buruko programazioa kate bakoitzak egitea, eta arratsaldekoa berriz, Herri Irratiak bere gain hartzea