argia.eus
INPRIMATU
«Gure eragin soziala da politena»
2000ko otsailaren 13a
Hala Bedi-ko sortzaileetako bat dugu Migel Angel gasteiztarra. Nagusiki, teknikari gisa jardun duen arren, esatari lana ere gustatzen zaio. Orain, «Zibertrainera»n aritzen da, astelehenero 21:00etatik 22:00ak arte.

«Internetaren alderdi gorriena aztertzen dugu, hau da, jendeak sarea ikuspuntu horretatik erabiltzen ikas dezan»
. Beste lau lagunen laguntza du, gehi Justo de la Cueva kolaboratzaile nafarrarena.

«Saretik ateratako musika elektronikoa ere jartzen dugu entzungai. `Galera' izeneko atalean norbait galeretara bidaltzen dugu egin duen zerbaitengatik».
Bere ustez, politena Hala Bedik duen eragin soziala da,

«zure lanaren emaitza nola edo hala ikusten dela. Zailena berriz, eguneroko jarduna izaten da, denbora asko kentzen dizu-eta»