argia.eus
INPRIMATU
BARIZEEN INGURUKO I.BILKURA
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21a
Joan zen astean, urtarrilaren 28an, goimailako bilera medikoa burutu zen Tolosan, barizeen gaineko azken aurkikuntzak eta egungo ezagupenak eztabaidatu eta aztertzeko.
Merezi ote du barizeak bezalako kontu batek nazioarteko bilkura bat egitea, kanpoko nahiz bertako adituak mobilizatzea, eta hainbeste hauts harrotzea? Erantzuna baiezkoa da, ikusiz patologia honen eragina (% 30ekoa Espainian, hau da ia 3 pertsonatik batek barizeak ditu) eta berorren kariaz sortzen den interbentzio medikoen kopurua (bai diagnostikorako eta baita barizeen tratamendurako ere).
Bukatzeko aholku batzuk emango ditut, edozeinentzat baliagarriak direlakoan:

Ez erabili gorputzaren beheko aldea estutzen duen arroparik, ezta takoi altuko zapatarik ere.

Pisu egokia mantendu. Ez edan alkoholik ezta erre tabakorik ere.

Emakumezkoek ahoko antisorgailuak medikuaren aginduz bakarrik hartuko dituzte.

Egunero ur hotzetan bainuak egin (10-20 segundotan), orkatilatik gorantz.

Medikuari galdetu ea galtzerdi elastikorik erabiltzea komeni zaizun.

Ahal izanez gero igeriketa edo txirrindularitza praktikatu.

Ibili ahal duzun guztia: egunero ordu-erdi gutxienez.