Donostiako hondartzan, La Conchan –irailetako estropadetako Kontxa berean– gertatua: bere historiako Erreal onenaren jokalaria, Shanti –hau bertsio koxkeroa duzu– Idigoras «Vikingo» izengoitiaz ere oso ezaguna, bere sasoirik egokienean bertako futbol txapelketa zela eta, irabazleei sariak emateko bertaratua zen. Eta oker ez banago, bere mailakoa On Julian Rezolaren Añorgak irabazi zuen. Taldeko kapitaina, mutil koskorra hurbildu zitzaionean, kopa eskura eman eta Aigüések argazkia botatzen zuen bitartean «ez dik horrek denbora asko egingo titular, Joxe Marik kenduko ziok lekua eta» esan omen zuen inguruko batek. Mutil koskor hura Bakero zen. Joxe Mari. Eta hiru urteren buruan, Idigoras suplenteen artean ikusten zituen Errealaren partidoak. Atotxa lekuko. Eta Zuhaitz Gurrutxaga Calderon estadioan ikusita, kontxako argazki hura Loreni igortzea bururatu zait. Hiru aldiz berpentsatu, eta ARGIA hontatik ez mugitzea erabaki dut. Baina irakurle, jo ezazu gure webera eta elkarrizketen sailan bilatu. Merezi du. Gainera bietan ordezkariak, euskaldunak biak. Bietan ordezkatu biak aldiz, AEKko ikaslegai