argia.eus
INPRIMATU
«Lagungiroan dago saioaren koska»
2021eko uztailaren 19a
Freskura dario «Musutruk» saioari, lagungiroan egiten baitute. Lantaldean Iker 25 urteko donostiarra dugu, duela lau urte irratian hasi eta azken urte t' erdian magazinean dabilena.

«Enpresa familiarra dirudi Herri Irratiak, entzuleen sustengua ere hor egonda. Hor dago koska. Batzuk ez dakit ze teknika erabiltzen duten, baina beti dira lehenak irratira deitzen»
. Ordu txarrena goizeko 9etatik 10etara izaten da,

«buru-belarri aritzen gara, saioa gero ondo ateratzea horren baitan dago-eta. Tarte horretan ez zaigu inor hurbiltzen, harramazka egingo geniokeelako.
Ikerren ustez,

«bizitzan naturala zaren heinean, gero ez duzu interpretatu behar, baina bestela ere ikasi egiten da»
. Beraz, magazinean ez dute gidoi zehatz bat jarraitzen,

«bat-batekotasuna ere entretenigarria baita»