argia.eus
INPRIMATU
ERRESPETU FALTA
2021eko uztailaren 27a
ERRESPETU FALTA
Hasier Etxeberria
k honela zioen «Urrezko danborra» izenburupean «El Mundo» egunkarian:
«Ohore handia jaso du aste honetan Txema Olazabalek hain maitea duen Donostian. (...) Alabaina aurtengo ekitaldiak eduki du berritasunik aurreko urtekoekin alderatuta. Ez dakit Donostiako Udaletxean PSE eta PPren artean dagoen ezkontza ezinezko horrek izango ote duen zerikusirik edota, aitzitik, oharkabean eginiko hankasartzea izan ote den. Urrezko Danborraren zeremonian aparte geratu da euskara. Ez ohorezko hitzaldia egin zuen Iñaki de Mujikak, eta ez eta ere Txema Olazabalek berak ez zioten egin lekurik euskarari. (...) Denok dakigu hemen, gainera, Olazabal baserriko seme dela. Horrexek libratuko du akaso pekatutik, baserritar konplexuak. (...) Behin baino gehiagotan harritu nau jarrera hori ikusteak Hondarribiko arrantzale eta baserritar askorengan. Beste leku batzutan ez bezala, espainolez egin ezinik somatzen dituzu euskaraz baizik ez dakiten asko eta asko (...) Izanak izan, gutxieneko errespetu falta izan zen hara bildu ginen euskaldunekiko. (...) Demokrazia modernoa hauxe izango da: Rigoberta Menchú eta Saharako umeekin argazkietan irteteko balio duen izpirituak, ez du balio bertako siouxak ikusteko (...) ».