argia.eus
INPRIMATU
EZ GINELA HEIN BEREKOAK
Joxemari Ostolaza 2000ko urtarrilaren 23a
EZ GINELA HEIN BEREKOAK
Josep Piqué, Aznarren magnetoskopio publiko horrek hitzaldi batean esan omen die gazte unibertsitarioei : «iraultzaileak bai baina ez komunistak. Ni nahikoa arina izan baitnintzen gaztetan nere burua komunismoarekin nahastean». Ez da Piqué jauna izan burgeskume bakarra frankismoaren garaian, proletargoarekin maiteminduaren plantak egiten ibilitakoa. Dozenaka ezagutu izan ditugu. Artaldeko ardi beltzak, famili xuriko gorriak. Orduan ere, nahiz eta guk ez hain garbi izan, modek zuten agintzen. Eta batzuk udako oporretan bezala, ausartenek unibertsitatetan eszedentzia eskatuta, lantokietako esperientziak zituzten gogoko, langileak iraultzarako prestakuntza lanetan abiaraztea heurek berek asmatutako master kreatibo-alternatibotzat hartu baitzituzten. Beraz, etxe oneko pikuak ugariak ziren «korrekto»ena horixe zuten garai haietan. Izan ere, damutzean, beti zuten aitaren etxeko ateko giltza eskuragarri, eta gure familikoa izan zitekeen neskamea berriz, beren zerbitzurako prest. Geroan hauen bilobek gureak goberna ez ditzaten da nere kezka, heuren buruetan susmatu arte gaindituko ez dudana. Are, goazen