argia.eus
INPRIMATU
GIBEL ZATIA LAGUNARENTZAT
Jabier Agirre 2021eko uztailaren 20a
Duela urtebete, Floridan egindako mediku-azterketa batean hemoglobina-eskasia atzeman zioten eta horren segidan ikusi zen C hepatitis batek bere eboluzioan zirrosi bat egin zuela. Ondorioz transplanteen zerrenda batean sartzera behartu zuten medikuek, José Gómez hain gaizki sentitzen ez zen arren. Lanean jarraitzen zuen, nahiz eta zertxobait gehiago nekatu. Medikuek esandakoa aztertu ondoren, Internet bidez transplanteak egiten zituzten zentroak bilatzen hasi zen Estatu Batuetan eta horrela iritsi ziren Richmond herriko ospitalera. Bertan Amedo Marcos venezuelarra ari da lanean, emaile bizien gibel-transplanteen alorrean egiazko aditua dena. Gaur egun emaile potentzial (hildako) egoki baten bila, edo zain hobe esateko, kontsumitzen ziren paziente askoren azkeneko itxaropena bihurtu da.
Marcos doktoreak eta bere bi lankidek gibelak auto-erregeneratzeko duen gaitasuna aprobetxatzea erabaki zuten eta duela bi urte egin zuten organo horren lehenengo transplantea, emaile bizi batetik hartzaile heldu batera. Kasu honetan José Gómez-ek Venezuelan zuen tabakoa enpaketatzeko konpainian bertan lan egiten zuen Andrés Silva, 38 urteko venezuelarra izan zen bere gibel zati bat eman ziona