argia.eus
INPRIMATU
EGUBERRI AMARAUNA
Joxemari Ostolaza 2000ko urtarrilaren 09a
EGUBERRI AMARAUNA
Puerto de Santa Marian poeta presoek idatzitakoa gogoan, «Gartzelako poemak» Susak argitaratutako Sarrionandiarena aurkitu dut etxeko apaletan. «Gose grebako hogeigarren egunean» izenburua duen orrian pausatu ditut bi begiak. «Hotzak gaude ilunabarrean, gorputza ahul, eskuak artega...». «Leihoko barroteen bestaldean euria isilean eta eten gabe. Beste leihoetan lagunak susmatzen ditut neu bezala oinazean euriari begira»: «Banan bana isolaturik...». «Hezurretan gaude, min zaharren batek gure baitan hezurrezko xirulak jotzen ditu. Noiz arte izanen da denbora hain amaitezina? Bueltatuko ote zaigu haragia inoiz gorputzera? Hatzamarretan indarrik ez, begiak lausotzen zaizkit. Poema baldar eta tristeak igual bai baina koldar lekziorik ez diegu ondokoei utziko».
Eta Josebaren zoririk gabean oraindik preso dirautenak badirela jakinik, ez dut egokiera hoberik aurkitu gaurkoa egiteko. Balioko duelakoan, urte berri hobearen esperantzaz...