argia.eus
INPRIMATU
ZERUKO UR FRESKOAREN ZAIN
1999ko abenduaren 26a
ZERUKO UR FRESKOAREN ZAIN
Lehortean bezala zeruari begira egoten dira irratiak, kuboak eskuan dituztela EGMk datuak noiz botako zain. Etxeetan galdeketa baten bidez egiten denez, neurketa fidagarriena da. Urtean hiru aldiz baino ez da burutzen baina. Oraingoan, EITBko irratiei 9.000 entzuleko igoera eman die. Radio Euskadi da egunero gehien jarraitzen dena (151.000 entzule). Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteak berriz, 143.000 entzulerengana heltzen dira eta Radio Vitoria, 38.000rengana. Anartean, Espainia aldean, «Supergarcia»k De la Morenaren «El larguero»k baino 573.000 entzule gutxiago ditu